EAJko barne hauteskundeen ondoren irabazle bakarra dagoela uste du Imazek: alderdia bera; "denok irabazi dugu, erakunde gisa", agertu du 'Deia'-n egin dioten elkarrizketan. Barne prozesuetan tentsioak sortzea normala dela esan du EAJko lehendakari berriak, baina hauteskundeak amaituta jeltzaleen artean ez dagoela banaketarik azpimarratu du, hain zuzen ere, Joseba Egibar beste hautagaia eta bera, "funtsezko gaietan" ados daudelako. "EAJn denok proiektu bera daukagu. Horren inguruko nire jarrera oso argia da: gizarte honek bere etorkizuna askatasunean eta bakean erabakitzeko eskubide demokratikoa dauka".
Une honetan kezkatzen duten hauteskundeak datorren martxoaren 14an egingo diren Espainiako Legebiltzarrerakoak direla adierazi du Imazek, eta, ildo horretatik, EArekin "ardatz estrategiko" bat eratzearen alde agertu da. Dena den, beste alderdi batzuekin ere harremanak izatera irekita dagoela nabarmendu du.
Ezker abertzaleak autodeterminazioaren aldeko indarren kandidatura bateratuaren inguruan egindako proposamena, aldiz,"errealitate politikotik urrun" dagoen ekimena iruditzen zaio EAJko lehendakari berriari. Hain zuzen ere, behin baino gehiagotan esandakoari eutsiz, Batasunaren lehen egin beharra ETAri desagertzeko eskatzea dela berretsi du. Imazen iduriko, "euskal gizartearen gehiengoak" ez ezik, "bere inguru soziologikoak" horixe eskatzen dio Batasunari.
Politika
EAJko barne hauteskundeetan ez dela "irabazlerik eta galtzailerik" izan uste du Josu Jon Imazek
Josu Jon Imaz EAJko EBB Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari berriaren iduriko, bera alderdiaren gidaritzara eraman duen jeltzaleen barne hauteskundeetan ez da "ez irabazlerik, ez galtzailerik" izan. Hala adierazi du 'Deia' egunkariak gaur plazaratu duen elkarrizketan. Era berean, EArekin "ardatz estrategiko" bat eratzearen alde agertu da, baina beste alderdi batzuekin ere harremanak izatera irekita daudela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu