Xabier Arzalluz EAJko Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) lehendakari ohia ez dute alderdi barruan epaituko, EAJko Bizkaiko auzitegiak atzera bota duelako Oiartzungo (Gipuzkoa) EAJko uribatzarreko afiliatu batek duela pare bat hilabete haren aurka alderdiaren Bizkaiko epaitegian aurkeztu zuen salaketa. Josu Jon Imaz EBBko buru ohia iazko uztailean Petronorreko presidente izendatu zutenean Arzalluzek egindako adierazpenengatik eraman zuen auzitara.
Uztailean, Herri Irratia-Loyola Mediari egindako adierazpenetan, Arzalluzek galdetu zuen "zeren truke" eman zioten postu hori Imazi. "Alderdiaren interesei kalte egitea" aurpegiratu zion parte sartu zuenak Arzalluzi. Honek bere argudioak aurkeztu zituen gero, eta orain utzi du salaketa bertan behera EAJko Bizkaiko epaitegiak, izaronews.com-ek dioenez.
"Eredu txarra" gazteentzat
Imazen izendapen hura ikusirik, Arzalluz "harrituta" agertu zen, hark ordura arte ez zuelako inolako esperientziarik enpresa munduan. Gaineratu zuen izendapen hori "politikatik datorrelako" izan zela, "edo aurretik Iberdrolari mesede batzuk egin dizkiolako". Nahiz eta Imaz bere merituengatik aukeratu izatea espero zuen Arzalluzek, gaineratu zuen kargua ematea "eredu txarra" zela euskal gazteriarentzat: "Ibilbide baten amaieratzat jo liteke, eta jendeak galde dezake zeren truke egin den".
Hain zuzen, Imaz bera izan zen Arzalluzen lekua hartu zuena EBBko lehendakaritzan, 2003ko abenduan. 2007ko abendutik Iñigo Urkullu da EBBko buru.
Politika
EAJko Bizkaiko epaitegiak atzera bota du Arzalluzen aurkako salaketa
Imaz iaz Petronorreko presidente izendatu zutenean, hori "zeren truke" izan zen galdetu zuen, eta "alderdiaren interesei kalte egitea" egotzita auzitara eraman zuen Oiartzungo afiliatu batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu