Politika
EAJko buruzagitza Batasunarekin batzartuko da aste honetan, alderdien mahaiaren eraketaz hitzegiteko
Josu Jon Imaz EAJko presidenteak iragarri duenez, aste honetan batzarra egingo du jeltzaleen buruzagitzak Batasuneko ordezkariekin alderdien mahaiaren osaketa aztertzeko. Bilera "diskretua" izango dela zehaztu du, baina ez ezkutukoa.
Baionan egin du iragarpena Imazek, prentsaurreko batean. Alderdien mahaiaren inguruko xehetasunak aztertu eta erabakitzeko alderdiekin alde biko bilerak egiten ari direla azaldu du jeltzaleen presidenteak, eta beste batzuen artean, aste honetan Batasunarekin egingo dutela bilera. Besteak beste, mahaiaren egutegia eta eztabaidarako edukiak zehaztea dela helburua erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu