Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur arratsaldeko hirurak aldera EAJko hauteskundeetako autobus bati su eman diote Gasteizen. Autobusa geldirik eta hutsik zegoen, gidaria bazkaltzera joana baitzen. Horrenbestez, ez da inor zauritu.
Andalucia kaleko 40. zenbakiaren parean zegoen autobusa ezezagunek su eman diotenean. Ertzaintzaren arabera, paper multzo bat jarri dute autobusaren atzealdeko gurpiletan eta su eman diote.
Gasteizko Udaleko zinegotzi Miguel Angel Etxeberriak adierazi duenez, suhiltzaileen bi kamioi joan dira sutea itzaltzera. Etxeberriak esan du autobusa ez dela barrutik erre.
EAJk hauteskundeetarako erabiltzen duen autobusaren alboetan daude Gasteizko Alkatetzarako hautagai Mikel Martinezen argazkia eta Arabako ahaldun nagusi izateko hautagai Xabier Agirrerena.
Iñaki Gerenabarrena EAJren ABBren presidenteak gaitzetsi egin du erasoa. "Injustizia egoerei aurre egiteko era asko daude, baina indarkeria erabiltzen duenak bere ekintzari zilegitasuna kentzen dio eta gaizkile huts batean bihurtzen da".
EAJko hauteskundeetako autobusari su eman diote Gasteizen
Ez da inor zauritu, autobusa geldirik eta hutsik zegoelako. Barrua ez da erre. Andalucia kaleko 40. zenbakiaren parean gertatu da. Ertzaintzaren arabera, sutearen egileek autobusaren atzeko gurpiletan paper multzo batzuk jarri dituzte eta gero su eman diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu