Europako hauteskundeak

EAJko Josu Ortuondo Galeusca koalizioko zerrendako bigarrena izango da

EAJko Batzar Nazionalak baiezkoa eman dio gaur Europako hauteskundeetara Kataluniako CiUrekin eta Galiziako BNGrekin Galeusca-Europako Herriak izeneko koalizioan aurkezteko proposamenari. Halaber, zerrenda horretako bigarrena beren alderdiko Josu Ortuondo izango dela erabaki du jeltzaleen Batzar Nazionalak, zerrendaburua CiUko Ignasi Guardans izango baita. Josune Ariztondo EAJko Euzkadi Buru Batzarreko idazkariak esan du Euskal Herriak, Kataluniak eta Galiziak Europan lekua izan dezaten eskaera zehatzak egingo dituztela.

2004ko apirilaren 24a
16:31
Entzun
Honela laburbildu ditu eskaera horiek: "Eskatuko dugu erreferendumak egiteko legedia aldatea, Euopako Batasuneok Auzitegi Gorenean parte hartzea —gure eskaerak zuzenean aurkezteko aukera—, eta baita ere, gure kirol selekzioen, behar diren lege aldaketekin, nazioarteko lehiaketetan parte hartzea".

Koalizioaren zerrenda nortzuk osatuko duten ere erabaki dute. Hiru alderdiek hala erabakita, CiUri dagokio zerrendaburutza; EAJri bigarren lekua, eta BNGri hirugarrena. Bigarren leku horretarako egun ere europarlamentario den Josu Ortuondo hautatu du EAJren Batzar Nazionalak. Jeltzaleei dagozkien hurrengo hautagaiak Patxi Bastarrika, Erika Etxezarreta eta Jose Antonio Urbiola izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.