"EAJ osatzen dugun kide guztiok bat gatoz esentzian EBBko presidente Josu Jon Imazek esandakoarekin", adierazi du Urkulluk, eta alderdi barruko zatiketei buruzko informazioak gezurtatu ditu.
Finean, Imazek igandean, Bilbon, EAJren sorreraren 110. urteurreneko ekitaldian, agertutako ideiak defenditu ditu Urkulluk Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. Ildo horretatik, independentzia kontzeptua "XIX. mendean edo gaur egun" gauza bera den aztertu beharko litzatekeela adierazi du, eta independentziaz aritzea bainoa garrantzitsuagoa iruditzen zaiola EAJ alderdi abertzalea dela agertzea, eta nazioa osatzea duela helburu. "Argi dago zein den EAJren helburua: Hegoaldeko zein Iparraldeko euskaldunok osatu beharreko nazioaz ari gara, eta geure buruaren jabe izateaz".
Politika
EAJko kide guztiak "oinarrian" Imazen proposamenekin bat datozela esan du Urkulluk
Iñigo Urkullu EAJren EBBko bozeramailearen arabera, Josu Jon Imaz alderdiko presidenteak agertu berri dituen ideiekin bat datoz "oinarrian" jeltzale guztiak. Ildo horretatik, ukatu egin du EAJ barruan zatiketak daudenik, eta horren inguruan "literatura asko" egiten dela adierazi du. Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan esan ditu horiek guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu