BIHAR BERRIA-N

"EAJn beti egon da eztabaida Madrilera joan ala ez"

Iñaki Anasagasti eta Emilio Olabarriari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

jarraia116353.jpg
2015eko azaroaren 3a
07:15
Entzun

Iñaki Anasagasti eta Emilio Olabarria EAJko kideen artean 50 urte egin dituzte Espainiako Kongresuan eta Senatuan: aurrenak 29 urte (diputatu eta senatari), eta bigarrenak 21 (diputatu). Datorren abenduaren 20ko hauteskundeetan ez dira hautagai izango. Biak bildu ditu BERRIAk, Bilbon, EAJren egoitza nagusi Sabin Etxean. Elkarrizketan esandakoen aurrerapena da segidakoa:

Anasagasti: "(...) Izugarrizko borrokak izan genituen Barrionuevo Barne ministroarekin, sarri galdetzen geniolako GALi buruz. Gaur egun Barrionuevok aurrez aurre ikusten bagaitu, errepidearen bestaldera joaten da".

Anasagasti: "Batik bat, Arzalluzekiko lilura intelektual bat zeukan Aznarrek. Arzalluzek txunditu egiten zuen, eta besteak ardoa-eta oparitzen zizkion. Urte haietan distantzia motzean eta nahi zuenean gizon zoragarria zen Arzalluz. 1999ko urtarrilaren 9ko presoen aldeko manifestazioa iritsi zenean hautsi zen harremana".

Olabarria: " PSOErekin eta PPrekin oso zaila dago, lurraldetasun kontuan antza baitute. Baina gehiengo desberdinak sortu ahal dira. Bestela, beste bide batzuk topatu beharko dira. Formula horiek ez egoteko egina dago Espainiako ordenamendu juridikoa".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.