Politika

EAJrekin "elkarrizketa serioa" izateko PSE-EE prest dagoela esan du Patxi Lopezek

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak ETBn adierazi duenez, EAJko buruzagitzak "benetako elkarrizketa serioa izan nahi badu herrialdeaz, alderdi sozialista prest dago". Horretarako, EBBeko buru berriari, Josu Jon Imazi, zerotik hastea proposatu eta orain arteko ildotik ez segitzea gomendatu dio, Ibarretxe plana, bere ustez "baztertzailea" delako. "Imazek deitzen badigu, hitz egingo dugu. Baina EBB berriak azken boladadako politika baztertzaile eta konfrontaziozkoari eusten badio, parean izango gaitu" esan du.

2004ko urtarrilaren 20a
14:42
Entzun
Patxi Lopez, PSE-EEko idazkari nagusiak, EBBeko buru berriaren, Josu Jon Imazen igandeko diskurtsoa entzun eta gero, alderdi jeltzalearen "benetako intentzioa eta bere jokaera zein den" ikusi beharko dela adierazi du. Izan ere, Imazek aipatutako "denentzako aberria", Lopezen ustez, "ez da bateragarria Ibarretxe plana lehentasuntzat edukitzearekin". Imazi zerotik hastea proposatu dio "elkar ulertzea errazteko", eta ez "besteei proiektu bat inposatuz".

PSE-EEko idazkari nagusia, Autonomi estatutuen erreformaren alde dago "beharrezkoa den lekuetan", baina Gernikako Estatutuak, bere esanetan, "bide luzea dauka batzuen eta besteen intentzio ezberdinei leku egiteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.