Biderik azkarrena hautatu du Aberri Batzarrak hurrengo EBBko burua hautatzeko, ohiko prozedura parte-hartzailea baztertuta.
Iñigo Urkulluk, Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatuta, alderdiaren presidentetza utzi du, eta haren ordezkoa aukeratu behar du orain EAJk. Aberri Batzarrak oraingo EBB osatzen duten burukideen artean aukeratuko du presidentea.
Jeltzaleen ordezkariek aurkeztuko dituzten proposamenen artean eztabaidatu eta hurrengo bozketara deituko dutela dio EAJren oharrak. Proposamenak bozkatuko direla dioten arren, hitzetik hortzera izen bat dabil Urkullu EBBko buruzagitzan ordezkatzeko: Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarreko presidentea, hain zuzen.