EAJk eta PSEk aurkeztu dituzte datozen lau urteetan Gipuzkoako foru gobernua osatuko duten diputatuak. Alderdi jeltzalearen bostek eta alderdi sozialistaren hiruk osatuko dute zortzi diputaturen taldea.
Markel Olano ahaldun nagusiaren ordezkoa Denis Itxaso sozialista izango da. Halaber, Kultura, Turismo, Gaztedia, Kirol eta Lankidetza diputatu ere izango da.
EAJren bost diputatuek ondoko karguak beteko dituzte: Gobernamendu eta Komunikazioa Iñaki Lasak, Sustapen Ekonomikoa Ainhoa Aizpuruk, Gizare Politikak Maite Peñak, Bide Azpiegiturak Aintzane Oiarbidek eta Ogasuna Javier Larrañagak.
PSEko Marisol Garmendiak beteko du Mugikortasun eta Lurralde Antolaketaren diputatu kargua. Eta Jose Igancio Asensio sozialista Ingurumen diputatu izango da.
Diferentziak eta puntu komunak
Markel Olanoren arabera, ukaezina da bi alderdien artean desberdintasun "agerikoak" daudela. Hala ere, "Gipuzkoa indartsu, solidario eta kementsu" baten alde lan egiteko puntu komunak aurkitu dituztela esan du.
Denis Itxasok "guztientzat" gobernatuko dutela hitzeman du, eta azken lau urteotako "ataskotik" irteteko lan egingo dutela.