EAJren boto-emaileen %39k begi onez ikusiko lukete EH Bildurekin batera osatutako Jaurlaritza

'El Mundo' egunkariak papereko edizioan argitaratu duen inkesta baten arabera, EAJren eta EH Bilduren botoak batuta, Eusko Legebiltzarrerako urriaren 21eko hauteskundeetan, bi alderdiek botoen %61 eskura ditzakete.  

2012ko abuztuaren 27a
19:52
Entzun

Sigma Dos enpresak El Mundo egunkariarentzat egindako inkestan baten arabera, EAJren boto-emaileen %39k begi onez ikusiko lukete EAJk eta EH Bilduk osatzea Eusko Jaurlaritza; %29k berriz, nahiago lukete jeltzaleen eta PSE-EEren arteko gobernua.

EAJren eta EH Bilduren botoak batuta, bi alderdiek botoen %61 eskuratuko dituzte, inkesta horretan jasotzen denez. Horren arabera, EAJk irabaziko lituzke bozak, 24-25 eserlekurekin, eta EH Bildu bigarren indarra litzateke, 21 edo 22 eserleku lortuta. Ibarretxek 2001eko bozak irabazi zituenetik indar abertzaleek lorturiko emaitzarik onena litzateke.

Inkestak PSEren eta PPren beherakada ere aurreikusten du. Patxi Lopezen alderdiak botoen %21,4 lortuko lituzke, 17 eserleku. 2009ko hauteskundeetan bozen %30,7 lortu zituzten. PPk eserleku bat galduko luke, inkestaren arabera, eta 12rekin geratuko litzateke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.