Espainiako Estatuan Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetako botoen %93 zenbatuta dela, EAJren Europaren Alde koalizioak bi diputatu lortu ditu, 2004an bezala. Aralar eta EAren Herrien Europak bat, aurrekoetan bezala (2004an Aralar ez zegoen koalizioan).
Iniziatiba Internazionalistak, aldiz, ez du aulkirik lortu. Hego Euskal Herrian 138.000 boto lortu ditu eta hortik kanpo, Espainiako Estatuan, beste 37.000 (denera 175.848 boto).
Europaren Alde koalizioa CiU, EAJ, Coalicion Canaria, Partido Andalucista, Bloc Nacionalista Valencia eta Unio Mallorquina y Unio Menorquinak osatu dute, eta 798.648 boto batu dituzte (Hego Euskal Herrian, 210.000). Izaskun Bilbao EAJko kidea izan da bigarren zerrendaburua eta, beraz, Europako Legebiltzarrean izango da diputatu gisa.
Herrien Europa-Berdeak koalizioa ERC, BNG, Aralar, Verdes, EA, Chunta Aragonesista eta Entesa Per Mallorcak osatu dute, eta 391.840 boto jaso dituzte (Hego Euskal Herrian, 55.000). ERCk (Oriol Junqueras), BNGk (Ana Miranda) eta Aralarrek (Inaki Irazabalbeitia) Katalunian, Galizian eta Hego Euskal Herrian lortu dituzten botoen arabera banatuko dute bost urtez euren partaidetza Parlamentuan, eta Irazabalbeitia bederatzi bat hilabetez ariko da europarlamentari lanetan. Sabin Intxaurraga EAko kidea izan da koalizioko bosgarren zerrendakidea.
Ezker abertzaleak Iniziatiba Internazionalistarentzat eskatu du botoa.
Abstentzioa
Hego Euskal Herrian duela bost urteko hauteskundeetan baino handiagoa izan da abstentzioa: %4 handiagoa (%59koa). Ipar Euskal Herrian, aldiz, igo egin da partaidetza: %3 inguru.
2.450.000 euskal herritarrek izan dute botoa emateko aukera legebiltzarra osatzeko bozetan.
Hego Euskal Herria. 2004an %54,56ko abstentzioa, 1999an %33,52koa.
Ipar Euskal Herria. 2004an %56,83koa, 1999an %51,1ekoa.
Euskal Herria. 2004an %54,75ekoa, 1999an %36,57koa.
Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak
EAJren koalizioak bi diputatu lortu ditu, Aralar-EArenak bat, Iniziatiba Internazionalistak 175.000 boto
Izaskun Bilbao jeltzalea Europako diputatu izango da, baita aldi batez Inaki Irazabalbeitia Aralarrekoa ere. Hego Euskal Herrian 2004an baino parte-hartze txikiagoa izan da (%41ekoa), Ipar Euskal Herrian %3 igo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu