EAJren lehentasunak: krisitik ateratzea, bake prozesua sendotzea eta autogobernua handitzea

Hauteskundeetako programaren ardatz nagusien berri eman du Iñigo Urkullu lehendakarigaiak, Sabin Etxean. 175 konpromiso eta 610 ekimen aurkeztuko dituzte. [Youtube]http://youtu.be/9WmHXeIv75Q[/Youtube]

Berria.info
2012ko urriaren 4a
16:20
Entzun

EAJk urriaren 21ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako kanpaina "datu batekin hasiko du": Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden 164.139 langabeen datuarekin, Iñigo Urkullu jeltzaleen lehendakarigaiak gaur Bilbon Sabin Etxean esan duenez. "Duela 30 urte krisitik atera ginen, denon artean", gogoratu du, eta gaur egun ere horren bila joan behar dutela esan du. Hala, EAJren "lehentasuna krisialditik ateratzea" dela zehaztu du. Enplegua sortzeko ahaleginak egingo ditu alderdi jeltzaleak, "gazteei lana aukerak eskaintzeko". "Kudeaketa ona eta zorrotza" egingo dutela ere agindu du.

"Bake prozesua sendotu eta betiko lortzea" izango da EAJren beste lehentasun bat. "Bizikidetza" bermatu beharraz mintzatu da Urkullu, hauteskundeetako programaren ardatz nagusien aurkezpenean.

Beste ardatz garrantzitsu bat: "Euskadi nazioa Europan proiektua garatzea eta gauzatzea". Hori dela eta, EAEko "autogobernua handitu" egin behar dela aldarrikatu du, "indar guztien artean itun berri bat eginda".

Gauerdian hasiko da kanpaina eta EAJk orduan jarriko du bere webgunean programa. 175 konpromiso eta 610 ekimen dakartza EAJren planak, Urkulluren esanetan. "Proposamenen kanpaina egingo dugu. Programa zehatza dugu eta lantalde garrantzitsua. Kanpaina baikorra egingo dugu". "Baikortasun berria" zabalduko dute, hark esan duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.