ETA-ren adierazpena. Erreakzioak

EAJren ustez, "ETAk ez du bere porrota onartzeko gaitasunik"

Euzkadi Buru Batzarraren agiria leitu du Iñigo Urkulluk. "Euskal gizarteak ez dio ETAri ezer zor. ETAk bakea zor dio euskal gizarteari". Ezker abertzaleari esan dio bide politiko eta demokratikoen alde egindako apustua praktikan jartzeko aukera duela orain.

2010eko irailaren 6a
19:16
Entzun
ETAren atzoko adierazpena "prosa nahasia" iruditu zaio EAJri, eta "horren atzean ETAk ezkutatu egiten du bere porrota onartzeko duen gaitasunik eza". ETAk eraso ekintza armaturik ez egiteko erabakia hartua duela jakinarazi badu ere, EAJri iruditzen zaio hori ez dela "euskal gizarteak espero duena, ETAk ez baitu armak behin betiko utzi. Euskal gizarteak ez dio ETAri ezer zor. ETAk bakea zor dio euskal gizarteari".

EAJko Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) gaurko bileran aztertu du erakunde armatuaren adierazpena, eta Iñigo Urkullu EBBko presidentea agertu da gero hedabideen aurrean, agiri bat leitzeko. EAJk ETAren "tutoretza politikorik" ez duela onartuko adierazi du Urkulluk. "Euskadiren etorkizuna euskal gizartearen eskuetan eta ordezkaritza demokratikorako bideen bidez aukeratutako ordezkarien eskuetan egon behar da".

Erakunde armatuaren erabakia "sinesgarria" izateko, ETAk biolentzia behin betiko utzi behar duela iritzi dio EAJk.

Ezker abertzaleari esan dio bide politiko eta demokratikoen alde egindako apustua praktikan jartzeko aukera daukala orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.