EAJren ustez, PPk ez du ziurtatzen "gobernu indartsu bat" Gasteizen

2015eko maiatzaren 27a
13:49
Entzun

EAJko alkategai Gorka Urtaranek adierazi du "oso zail" ikusten duela Javier Marotorekin (PP) adostasunak lortzea, eta ez du baztertzen beste alderdiekin akordioak egitea. Hauteskundeen osteko lehen analisia egin du EAJko alkategaiak. Onartu du EAJren emaitzak "txarrak" izan direla Arabako hiriburuan. PPren eta EH Bilduren atzetik, hirugarren indarra izan da, eta zinegotzi bat galdu du: "Nire bizitzako 48 ordu txarrenak izan dira". Urtaranen arabera, Marotok kanpaina PP eta EH Bilduren artean "polarizatu" du, eta horrek "boto galera" eragin dio bere alderdiari.

Hirugarren indarra izanik, EAJren alkategaiak espero du Marotok deitzea bi alderdiak datorren legegintzaldiaz hitz egiten hasteko, baina "oso zail" ikusten du akordioak lortzea. Hiri eredu guztiz desberdinak dituztela dio, eta "bi alderdien arteko zubi guztiak bota" dituela Marotok. Hori horrela, ez du baztertu oposizioko alderdiek akordioren bat lortzea. Maroto alkatzerarik gabe uzteko prest dagoen galdetuta, ordea, "lasaitasuna eta zuhurtzia" eskatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.