Politika

EAJren zuzendaritzak PSOEri eta PPri "beto eskubidea" eman diela uste du Garaikoetxeak

Jeltzaleek herri galdeketaren inguruan duten jarrera kritikatu du. Zentralistei, berriz, abertzaleak gobernuan izateak ETAk baino kezka handiagoa eragiten diela iritzi dio.

2007ko abuztuaren 11
16:16
Entzun
Carlos Garaikoetxea Jaurlaritzako lehendakari ohi eta EAko presidente izanak argi du zentralistei benetako kezka sortzen diena abertzaleak gobernu erakundeetan izatea dela, eta ez ETA. "ETA aitzakia da zentralismoarentzat autogobernua sakontzea eta herriari galdetzea eragozteko. Horregatik, bake prozesuaren porrota ospatzen dute batzuek, Jaurlaritzak galdeketa hori egiteko hartu zuen konpromisoaren kontra egiteko argudioa ematen baitie", esan du Bakion (Bizkaia), EAko militante eta jarraitzaileekin egindako ekitaldi batean.

Bide horretatik oso kritiko agertu da EAJren zuzendaritzak, Josu Jon Imaz presidentea buru dela, galdeketaren inguruan hartu duten jarrerarekin. Hots, ETAren indarkeria desagertu ezean ez egiteko asmoarekin. Jarrera horrekin, jeltzlaeek PSOEri eta PPri beto eskubidea ematen dietela uste du Garaikoetxeak: "Ematen du tranpa horretan erori direla. Izan ere, hautatu duten ez inposatu, ez eragotzi joko arauak beto eskubidea ematen baitie PSOEri eta PPri, nahiz eta gehiengo demokratikoen erabakiak egon Euskadin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.