EAJrentzat Artziniegako alkatetza, PPren babesarekin

2015eko ekainaren 13a
10:55
Entzun

EH Bilduk 11 botoren aldearekin irabazi zituen udal hauteskundeak Artziniegan (Araba), eta zinegotzi kopuruan berdinduta geratu ziren koalizio subiranista eta EAJ (launa). Udalbatzen osaeran, ordea, PPk bere babesa eman dio EAJri, eta Iñaki Gomez jeltzaleak eskuratu du alkatetza.

Oionen, berriz, jakina zen EAJk eskuratuko zuela alkatetza, EH Bilduk iragarria baitzuen jeltzaleak babesteko asmoa. Launa zinegotzi eskuratu zituzten PPk eta EAJk maiatzaren 24an, baina koalizio subiranistaren bi ordezkariek eta PSEko bakarrak EAJko hautagaia babestuta, hark eskuratu du alkatetza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.