EUROPAKO HAUTESKUNDEAK

EAk, Aralarrek, Batasunak, Batzarrek, ANVk eta Zutikek HZren bozen errekontua egiteko konpromezua hartu dute

Herritarren Zerrendako ordezkariek jakitera eman dutenez EAk, Aralarrek, Batasunak, Batzarrek, ANVk eta Zutikek ilegalizaturiko hautagaitzak europako hauteskundeetan jasotzen dituen bozen errekontua egiteko konpromezua hartu dute. Era berean HZko ordezkariek aurreratu dutenez gaur arratsalderako Laudion egin behar zuten ekitaldi politikoa galarazia izan da, hala ekitaldia bertan behera utzi eta bere ordez ilegalizazioaren aurkako protestaldia antolatu dute leku eta ordu berean.

2004ko ekainaren 1a
14:46
Entzun
HZko partaide Marije Fullaondok eta Sonia Gonzalezek prentsa aurrean azaldu dutenez EAko, Batzarreko, ANVko, Batasunako, Aralarreko eta Zutikeko ordezkariekin elkartu osteanalderdi hauek Herrtarren Zerrendak europako hauteskuneetan lortzen dituzten bozen errekontua egiteko konpromezua hartu dute.

Ekitaldi politikoa bertan behera gelditu da

HZak jakitera eman duenez gau arratsalderako Laudion egin behar zuten ekitaldi politikoa galarazia izan ostean bertan behera utzi dute. Ekitaldiaren ordez ilegalizazioaren aurkako protestaldi baterako deia egin dute leku eta ordu berean, Laudioko Herriko Plazan eta arrtsaldeko 19.30etan alegia. Herritarren Zerrendako ordezkariek azaldu dutenez "kontsentsuak bilatzen" ari diren momentu honetan "inolako ezbeharrik ez nahi dutenez ekitaldia bertan behera uztea erabaki dute".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.