politika

EAk Aresen "presioa" salatu du, harekin bildu zela jakinarazi ostean

Pello Urizarrek dio Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak eskatuta egin zutela bilera, EAk ezker abertzalearekin daukan harremanari buruz hitz egiteko.

2010eko otsailaren 8a
19:13
Entzun
Pello Urizar EAko idazkari nagusiak gaur jakinarazi du duela bi aste Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuarekin bildu zela, honek eskatuta, eta sailburua EAk ezker abertzalearekin daukan harremanari buruz "presioa" sartzen aritu zela salatu du. Aresen arabera, EAk ezker abertzaleari "ateak irekitzeak atzeratu" egingo luke honek ETAren indarkeriaz har dezakeen erabakia, Eusko Alkartasuneko buruak esan duenez.

Urizarrek adierazi du Aresek aitortu ziola ezker abertzalean "mugimendua" ikusten duela baina oraindik ez daukala "gaitasunik ETA mugiarazteko".

EA indar subiranisten arteko elkarlanaren alde dagoela berretsi du, eta lankidetzak epe luzekoa izan behar duela. Ezker abertzaleko eztabaida noiz bukatuko daudela esan du Urizarrek, eta "bide politiko soilen aldeko apustua" egiteko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.