Jaurlaritzako Hiruko Gobernua osatzen duten beste bi alderdiek, EAJk eta EB-IUk, dagoeneko aurkeztu dizkiote zuzenketeak Jaurlaritzaren estatutu proposamenari. EAJk atalkako 17 zuzenketa aurkeztu dizkio Ibarretxeren Planari, besteak beste, EAEko erakundeek Ipar Euskal Herriarekiko harremenai "lehentasuna" eman diezaiotela eskatuz.
EB-IUk, ostera, testu alternatibodun osoko zuzenketa aurkeztu dio Jaurlaritzaren proposamenari; atxikimendu libreko estatu federal eredua defenditzen du EB-IUk testu horretan.
Horrez gain, PSE-EEk ere osoko zuzenketa aurkeztua du, eta SA Sozialista Abertzaleak taldeak ere bai.
Jaurlaritzaren Estatutu proposamena
EAk atalkako zuzenketak aurkeztuko dizkio Ibarretxeren Planari
Egun batzuren buruan, atalkako zuzenketak aurkeztuko dizkio EAk Eusko Jaurlaritzaren Estatutu proposamenari. Aurreratu dutenez, alderdiak onartutako 'Euskal Subiranotasunaren eta Espaniako Estatuarekiko harremanen inguruko Legea' txostenaren ildokoak izango dira zuzenketa horiek; besteak beste, Espainiako Erresumari atxikitako euskal estatu librearen eraketa proposatzen da agiri horretan. Den den, txosten hori ez dute Ibarretxe Planaren alternitabarako testu gisa aurkeztuko, baizik eta "lanerako eta gogoetarako" balioko duela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu