Politika

EAk bakarrik aurkeztu nahi du hauteskunde autonomikoetara

Unai Ziarreta EAko idazkari nagusiak jakinarazi duenez, EAk bakarrik aurkeztu nahi du datorren urtean egingo diren hauteskunde Autonomikoetara. Horrela, bozka ematerakoan herritarrek aukera gehiago izan ditzaten nahi dute. Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan beraiek Euskal Herriaren ikuspegi desberdina dutela esan du, beste alderdiei eta EAJri erreferentzia eginez.

2004ko ekainaren 23a
13:47
Entzun
EAJrekin dituzte desberdinatasunak nabarmen uzteko Lurralde Historikoen Legea jarri du adibide gisa Ziarretak. Beraiek defendatzen duten eraikunta nazionala ez dutelako "elementu banatzaileekin trakesten" dio, eta horregaitik, Lege hori kentzearen alde daudela.

EAk beste proposamen sozial batzuek dituela azpimarratu du Ziarretak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.