eusko legebiltzarraren osaketa

EAk bere taldea izango du, eta EB-Berdeak Aralarrekin egongo dira talde mistoan

EAk talde propioa izango du Eusko Legebiltzarrean, hango hauteskundeetara EAJrekin koalizioan aurkeztu arren. EB-Berdeek, berriz, ez dute beren taldea izango, eta Aralarrekin batera talde mistoan egongo dira. Legebiltzarreko Mahaia joan zen astean saiatu zen taldeak osatzen, baina alderdiak ez ziren ados jarri. Astebeteko epearen ostean, gaur osatu dituzte taldeak. Lehendakaria aukeratzeko ekitaldia hilaren 22an egitea ere erabaki dute.

2005eko ekainaren 7a
17:45
Entzun
EB-Berdeek talde propioa osatu nahi zuten, EAJk bi legebiltzarkide utzita. Izan ere, taldea osatzeko bost legebiltzarkide behar dira, eta EBk hiru besterik ez ditu. EA, PSE-EE eta PP horren kontra azaldu dira, eta beraz, ezin izango dute beraien taldea osatu. EB-Berdeek taldea osatzekotan Aralar bakarrik geratuko litzateke talde mistoan, horrek dakartzan onura guztiekin.Baina, azkenean bi alderdiek talde mistoa elkarbanatu beharko dute.

Gaur konpondu beharreko bestea EAk talde propioa izan edo ez zen. EA EAJrekin koalizioan aurkeztu zen hauteskundeetara, baina gero bakoitzak bere taldea izatean nahi zuten. Halaxe izatea erabaki dute gaur.

Lehendakaria aukeratzeko erabakia hilaren 22an

Lehendakaria aukeratzeko ekitaldia hilaren 22an egitea erabaki dute gainera. Bilera hori lehenago egitekoak ziren, baina Mahaiko presidente Izaskun Bilbaok azaldu duenez, nahiago izan dute "denbora utzi", eta horregatik atzeratu dute eguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.