Pello Urizar EAko idazkari nagusiak adierazi du azkenaldian gune subiranista osatzeko bidean "aurrerapausoak" eman direla, eta bere alderdiak lan horretan segituko duela. "Gure apustu garbia da gune subiranista osatzea, betiere soilik bide politikoak eta baketsuak erabiliko dituena", esan du gaur Urizarrek EAren batzar nazionalaren aurretik. Independentisten indar metaketarako alderdiak egina duen apustu "estrategiko" hori berresteko biltzarra egin dute gaur, Gasteizen.
EAko buruak aitortu duenez, "prozesua aurrera" doa, besteak beste ezker abertzalea ere bide politikoen alde urratsak aitzina egiten ari delako. "Agerikoa da aurrerapausoak eman dituela".
Hori guztia da garrantzitsua Urizarren ustez, "eta ez datak". "Gauzak ondo doaz".
Gaur Ser Espainiako irratiak esan du ezker abertzaleak eta EAk gune subiranista osatzeko akordioa aurkeztuko dutela hilaren 20an Bilbon, Euskalduna jauregian.
politika
EAk dio "aurrerapausoak" eman direla gune subiranista osatzeko
Alderdiak batzarra egin du gaur Gasteizen, independentisten indar metaketaren "apustu garbia" berresteko. Pello Urizarren ustez, "agerikoa" da ezker abertzalea urratsak egiten ari dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu