Burujabetza eta gizarte ongizatea eskutik doaz EAren iritzian, eta horrenbestez, ezin direla bereizi iritzi diote.
"Burujabetza eta ongizatea bi kontzeptu guztiz lotuak dira. Historikoki frogatzen da autogobernu gehiago dagoenean, hau da burujabetza maila altuagoa denean euskal gizarteak gozatzen duen ongizatea ere handiagoa dela. Mezu hau gizarteratu behar dugu, honen gainean esan diren gezurrei aurre egiteko".
EAEko hauteskundeak
EAk dio burujabetza eta ongizatea erabat lotuta daudela
EAko idazkari nagusi Unai Ziarretak esan du, historikoki frogatuta dagoela, zenbat eta "burujabetza gehiago, orduan eta ongizate gehiago" dagoela, horregatik ez dituzte bi gauza horiek bereizita ulertzen. EAren ustez, "mezu hau gizarteratu behar" da, "honen gainean esan diren gezurrei aurre egiteko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu