Pello Urizar EAko idazkari nagusiak EAJri ohartarazi dio ez dela beharrezko eragilea polo subiranista eratzeko orduan, "inor ez delako ezinbestekoa. EAJk bere idearioan ez badu subiranotasuna sartzen, ez da ezer gertatzen".
Iazko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EAk uko egin zion EAJrekin koalizioan aurkezteari, "[Espainiako] Estatuati aurre egin behar zaionean atzera egiten duelako segituan [EAJk]", Urizarrek gaur ETBri adierazi dionez.
EAko idazkari nagusiaren ustez, "ezker abertzalean ohartu dira borroka armatua kontraesankorra dela helburu politikoak lortzeko", eta Espainiako Gobernuari eskatu dio Batasuneko zuzendaritzako kide presoak askatu ditzala.
politika
EAk dio EAJ ez dela beharrezko eragilea polo subiranista eratzeko
"Inor ez da ezinbestekoa. EAJk bere idearioan ez badu subiranotasuna sartzen, ez da ezer gertatzen", adierazi du Pello Urizar idazkari nagusiak. Haren iritziz, "ezker abertzalean ohartu dira borroka armatua kontraesankorra dela helburu politikoak lortzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu