politika

EAk dio ez duela murrizketarik onartuko Ibarretxeren Planaren hitzaurrean

EAren Eusko Legebiltzarreko bozeramaile Rafa Larreinak esan du EAk ez duela onartuko Eusko Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamenaren hitzaurretik ezer kentzea. Hitzaurrea gutxiengoen testu bat dela iritzi dio Larreinak, "gatazkaren konponbiderako ezinbesteko gutxiengoak biltzen dituena". PPri eta PSE-EEri Ibarretxeren planeko eztabaidan parte hartzeko gobitea egin die, baina parte hartu nahi ez badute, ez dutela beto eskubiderik izango jakinarazi die.

2004ko uztailaren 2a
15:44
Entzun
Larreinak kurtso politikoaren balorazioa egin du gaur, haren bukaeran, eta garbi utzi nahi izan du, Ibarretxeren planaren hitzaurrean dauden hiru zutabeak (Euskal Herriaren lurraldetasuna, autodeterminazioa eta herritarrei kontsulta) gutxiengo baldintzak direla, eta EAk ez duela onartuko murriztapenik.

PPri eta PSE-EEri Ibarretxeren planeko eztabaidan parte hartzeko eskatu die, baina hala ez egitea erabakitzen badute, beto eskubiderik ez dutela izango azpimarratu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.