Politika

EAk dio Foru Hobekuntza berrikusi eta eskubide historikoak nahiz erabakitzeko eskubidea jaso behar direla

EAren iritzian Nafarroako Foru Hobekuntza berrikusi beharra dago, eta aldatu, besteak beste, euskaldunek ezin izan zutelako negoziaketetan parte hartu. Begoña Errazti alderdiko lehendakariak azaldu duenez, beraien iritzian Nafarroaren eskubide historikoak eta nafarren erabakitzeko eskubidea jaso behar ditu Foru Hobekuntzak.

2005eko maiatzaren 30a
16:29
Entzun
1982an onartu zen Foru Hobekuntzan, Nafarroak eskubide historiko batzuk galdu zituela dio EAk. Gainera, abertzaleek negoziaketetan ezin izan zutela parte hartu eta erreferendumean ez zela babestu ere esan du Erraztik. Beraz, aldatu beharra dagoela iritzi dio EAk, eta eskubidehoriek jaso.

Foru hobekuntza proiektu zehatz baten zerbitzura egina izan zela dio EAk, eta Nafarroako beste sentsibilitateen interesak ez dituela defendatzen. Erraztik esan duenez, "testua sektarioa eta baztertzailea da". Beste elkarbizitza marko bat nahi dutenak baztertzen dituela uste du Erraztik. "Autogobernu gehiago nahi dugunak, euskara Nafarroako hizkuntza izatea nahi dugunak baztertzen gaitu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.