politika

EAk dio independentisten arteko elkarlanerako baldintzak badaudela

Pello Urizar idazkari nagusiak dio Independentistak taldeak deitutako Aberri Eguneko ekitaldian izango direla. Hauteskundeei begirako lankidetza izateko "ETAren faseak gaindituta" behar luke.

2010eko martxoaren 29a
18:40
Entzun
Pello Urizar EAko idazkari nagusiak jakinarazi du bere alderdia igandean Hendaia eta Irunerako deitutako Aberri Eguneko ekitaldian izango dela. Bere garaian zuzendaritzak hartutako erabakia berretsi egin du Batzar Nazionalak. Izan ere, EAren ustez, independentisten arteko elkarlanerako baldintzak egon badaude gaur egun, "eta elkarrekin aritzea da oinarri subiranistak eskatzen duena. Esparru politiko berria lortzeko independentistok elkarrekin lan egiteko unerik aproposena da".

Dena dela, hauteskundeei begirako lankidetza izateko "ETAren faseak gaindituta" behar luke, Urizarrek dioenez. "Bide horretan gaude, baina ez dakit noiz gertatuko den. Hamarkada batzuetako arazoa ez da urte erdian konpontzen".

Independentistak sareak deitu du apirilaren 4ko ekimena, Nazioa gara, estatua behar dugu. Jadanik 6.700 herritar dira deitzaile. EAk, dena den, Oiartzunen ere egingo du ekitaldi propioa.

Laguntzaileak eskatu ditu lan taldeak, eguneko beharrei aurre egin ahal izateko. Nahi izanez gero, honako helbidera jotzeko aukera eman dute: [email protected].
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.