politika

EAk dio "mugimendu subiranista" hauteskundeetan egongo dela, "2011koetan edo hurrengoetan"

Eusko Alkartasuna datorren urteko bozetarako bere hautagai zerrenda lantzen hasi da, baina "egokitzeko prest" daudela aitortu du Pello Urizar idazkari nagusiak.

2010eko martxoaren 3a
11:42
Entzun
Pello Urizar Eusko Alkartasunako (EA) idazkari nagusiak azaldu du seguru dagoela "mugimendu subiranista" hauteskundeetan egongo dela. "Ez dakit 2011ko [udal eta foru] hauteskundeetan izango den edo hurrengoetan, honek denak denbora eskatzen duelako, baina egongo da, gizartearen babesa behar duelako", adierazi du Urizarrek gaur, Radio Euskadin.

Oraingoz, EA bere kabuz hasi da datorren urteko bozetarako hautagai zerrenda lantzen, baina "baldintza onak baldin badaude", euren lana "egokitzeko prest" daudela jakinarazi du alderdiko idazkari nagtusiak. "Ez diogu beste aukerei aterik ixten".

Ezker abertzalearen Zutik Euskal Herria ebazpenari garrantzia eman dio eta, ETAren atentaturik balego, hark "gogor erantzun" beharko luke Urizarren iritziz, "koherente izateko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.