Beste hainbat herritan bezala, maiatzean ez zen udal hauteskunderik izan Beran. Izan ere, orduko hartan, ezker abertzaleko plataforma izan zen aurkeztu zen zerrenda bakarra, baina galarazi egin zuten.
Urriaren 26an, ordea, hiru zerrenda leihatu ziren: Herrialde independentea, EArena eta Aralar-ena. Herrialdek eskuratu zuen boto gehien, baina zinegotzi kopuruan EArekin berdinduta geratu zen. Aralar haien bien atzetik zinegotzi bat gutxiagorekin.
EAk eta Aralar-ekhitzarmena lortu dute orain, eta, beraz, alderdi horretako Helena Santesteban izango da alkatea.
Udal hauteskundeak
EAk eta Aralarrek udala osatzeko akordioa lortu dute Beran
Helena Santesteban EAko zerrendaburua izango da Berako (Nafarroa) alkatea hurrengo lau urteetan, hain justu, EAk eta Aralar-ek lortu duten akordioari esker. Urriaren 26an egin ziren bozetan Herrialde zerrenda independentea nagusitu zen (654 boto eta lau zinegotzi), baina hurretik segitu zion EAk: 538 boto eta beste lau zinegotzi. Aralar-ek, azkenik, 472 boto eta hiru zinegotzi eskuratu zituen. Santesteban berak agertu dutenez, EAren eta Aralar-en programak "antzekoak" zirelako egin dute hitzarmena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu