KONPONBIDE PROZESUA

EAk euskaldunen nahia errespetatzeko exijitu dio Espainiako Gobernuari

Alderdien mahaia eratzerako, autodeterminazioaren aldeko indarrek estrategia bat zehaztearen alde egin du Unai Ziarreta EAko bozeramaileak. Gobernuak Euskal Herritarren nahia “onartu beharko du”, baita legearen gainetik ere, adierazi du EAko bozeramaileak gaur eman duen prentsaurrekoan. Irailetik aurrera EAren lehentasuna “autodeterminazio eskubidea” izango dela azpimarratu du.

2006ko uztailaren 12a
18:30
Entzun
Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapateroren adierazpenen inguruan, autodeterminazio eskubidea badagoela esan du EAko ordezkariak, baina alderdien mahaian eskubide hori nola bermatu behar den erabaki behar dela adierazi du. Espainiako ordenamendu juridiko-politikoan ez dagoela autodeterminaziorako eskubiderik esan zuen Zapaterok. Legea “ez da herritarren borondatearen gainetik ezarri behar”, esan du Ziarretak. “Euskal Herriko herritarren nahia legea gainditzea baldin bada, hori egin beharko du”, adierazi du. “Bestela, Espainiako gobernuburuak ezin du esan euskaldunen borondatea errespetatzen ari dela”, esan du EAko ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.