Gaur goizean egin dute EAko eta ezker abertzaleko ordezkariek eta Aralarrekoek bilera aurreneko bi eragileen arteko "akordio estrategikoari" buruz, eta hirurek "elkarrizketa iraunkorrerako" gunea irekitzea erabaki dute, EAk batzarraren ondoren jakinarazi duenez. Iruñean batu dira, eta "balorazio ona" egin dute.
Aralarren proposamenak ere izan dituzte mahai gainean, horiek zeintzuk diren zehaztu ez badute ere. Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak duela egun batzuk zioen "gabeziak" dituela EA eta ezker abertzalearen akordioak.
Biok ekainaren 20an aurkeztu zuten hitzarmena Bilbon, Euskalduna jauregian, euskal estatu independentea lortzeko helburuarekin. "Bide zibil, politiko eta demokratikoak erabiltzeko behin betiko konpromiso irmoa" dutela azpimarratu zute. Ituna Euskal Herri osoari begira egindakoa da, herrialde guztien berezitasunak kontuan hartuta. Ekainaren 23an egin zioten Aralarri "elkarrizketa ofizialak" hasteko gonbitea, eta Aralarreko zuzendaritzak ontzat jo zuen eskaintza.
politika
EAk, ezker abertzaleak eta Aralarrek "elkarrizketa iraunkorrerako" gunea ireki dute
Bilera egin dute gaur Iruñean, lehen bien "akordio estrategikoari" buruz eta Aralarren proposamenez hitz egiteko. "Balorazio ona" egin dute. EAk eta ezker abertzaleak ekainaren 20an aurkeztu zuten euren ituna, eta handik hiru egunera egin zioten "elkarrizketa ofizialak" hasteko gonbitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu