Nafarroa, eztabaidaren ardatz

EAk NaBaiko ateak zabalik dituela dio Aralarrek, baina garbi utzi behar duela hori duela Nafarroan proiektu bakarra

Ildo beretik, ezker abertzaleak ez duela inoiz koalizioan sartzea eskatu berretsi du Patxi Zabaleta koordinatzaileak. Hain justu, kanpotik beto moduko bat jarri nahi izana leporatu dio sektore politiko horri. Pello Urizar EAko idazkari nagusiari egindako elkarrizketa plazaratuko du bihar BERRIAk. Aralarrek eta EAJk jarritako baldintzak PSOEk eta PPk jarritakoen parekoak direla dio besteak beste. Elkarrizketaren aurrerapena da bideokoa.

2011ko otsailaren 5a
18:20
Entzun
Gauzak dauden bezala, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak zail ikusten du EA datozen maiatzeko hauteskundeetan NaBairen barruan aurkeztea, baina erabakia ez dagoela behin betiko hartuta eta ateak zabalik daudela nabarmendu du. Zabaletaren arabera, baldintza bakar bat bete behar du EAk berriro ere koalizioan izateko: garbi uztea NaBai duela Nafarroan proiektu politiko bakarra, hartara "koalizioaren aldaketarako gaitasun eta eraginkortasuna" bermatzeko. "Pena emango liguke EAk ezetz esango balu, baina politikan hautesleenganako leialtasun printzipioa bete egin behar da: NaBain dagoela dioena hala dagoela jakin behar dute hautesleek".

Ildo bertsutik, ezker abertzaleak ez duela inoiz koalizioan sartzeko eskaerarik egin berretsi du Aralarreko buruzagiak, aitzitik, beste subjektu politiko bat eratzea izan dela sektore politiko horren apustua. Horrenbestez, koalizioaren kanpotik "betoa" ezarri nahia egotzi dio ezker abertzaleari: "Ez dugu barrutik kanpora inork betorik ezartzea onartzen, baina ezta kanpotik barrura ezartzerik ere", azpimarratu du.

Aralarrek Kontseilu Politikoaren bilera egin du gaur Gasteizen, hain justu, maiatzeko hauteskundeak prestatzeko, eta ekitaldi horretan parte hartu du Zabaletak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.