Ingurumena

EAk Nafarroako Gobernuari Itoitzen kasuan Europako txostena kontuan hartzeko eskatu dio

Txostenak dio lurrikara izateko arrisku guneetan lanak saihestu egin behar direla. Bihar bozkatuko dute Europako Parlamentuan. Azken egunetan ere hainbat lurrikara izan da urtegiaren inguruan.

2007ko azaroaren 13a
18:34
Entzun
Mikel Irujo EAren eurodiputatuak Nafarroako Gobernuari eskatu dio Europako Legebiltzarrak lurrikara izateko arrisku guneetan lanak egitea saihesteari buruz egindako txostena kontuan hartzeko Itoitz (Nafarroa) urtegiaren kasuan. Txostena bihar bozkatuko dute Europako Parlamentuan.

Atzo Itoizko urtegiaren koordinakundeak jakinarazi zuenez, asteazkenetik igandera bitartean Itoitz inguruan 45 lurrikara izan ziren.

Irujoren arabera, Europak diru laguntzak emateko orduan baldintzak jarriko ditu. "Hala, gobernu batek laguntzak jaso nahi baditu, lanak egiteko gunea lurren mugimenduen arriskurik gabekoa dela frogatu beharko du", esan du EAren eurodiputatuak. Haren ustez, gaur egun Itoitz inguruan lurrikarak izaten dira eta hango jendea "beldurtuta" dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.