EAk ekainaren 20an eta 21ean egingo du kongresua, besteak beste ildoa aukeratzeko. EAko talde nagusiak "mugimendu independentista demokratikoa bultzatzea" defenditzen du eta multzoko kritikoak "EAJrekin koalizio egonkorra" eratzea. Koldo Amezketa EAko lehendakariorde eta behin-behineko buruak gaur adierazi du alderdiko "gehiengo handia" aurreneko aukeraren alde dagoela.
Balizko mugimendu independentista horretan giza eskubideak, justizia soziala, subiranotasuna eta lurraldetasuna "gogor" defendituko dituztela azpimarratu du.
Batik bat, Gipuzkoako EAk osatzen du talde kritikoa, eta zuzendaritza nazionalari kongresurako estatutu proposamena erretiratzeko eskatu dio. Amezketak ezetz erantzun die, ez dituztela estatutuak erretiratuko -honen arabera, zuzendaritza nagusia indartzen dute horiek, lurraldeetakoen kaltetan-, ezta txosten proposamena ere.
Kongresura arteko eztabaidan "leialtasuna" izateko eskatu du.
Politika
EAko "gehiengo handia mugimendu independentista demokratikoa" bultzatzearen aldekoa dela dio Amezketak
Ekainaren 20an eta 21ean egingo du alderdiak kongresua, ildoa-eta aukeratzeko. Gipuzkoako EA "EAJrekin koalizio egonkorra" eratzearen aldekoa da. EAko lehendakariordeak kritikoei erantzun die ez dutela alderdiko estatutu proposamena erretiratuko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu