Adierazpen horiek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan egin ditu Carod-Rovirak.
Europako hauteskundeez gain, Pascual Maragall Kataluniako Gobernuko (PSC) presidenteak egin berri dituen adierazpenei buruz ere mintzatu da ERCko burua. Izan ere, Espainiako Kongresuan PSCk PSOEtik bereizitako talde parlamentarioa izan behar duela esan du Maragallek, eta, horrez gain, Espainiako Senaturako PSCk, ERCk eta ICVk osatu zuten taldearen "espiritua" kongresura eramatearen alde.
Maragallen proposamenak bideragarritasunik ez
Carod-Rovirak esan du Maragallen proposamenak ez duela bideragarritasunik; hain zuzen ere, Espainiako Kongresuko araudiak ez duela baimentzen behin legegintzaldia hasi eta gero talde parlamentario berriak osatzea. Maragallen helburua "eremua markatzea" dela uste du ERCko buruak: "Hori legegintzaldi hasieran egin behar zen; orain ez du zentzurik. Zentzu politikoa bai, baina legala ez, Kongresuko araudiak aurreikusten baitu talde parlamentarioak legegintzaldi hasieran eratzen direla, eta ez beste epe batean. Beraz, ez da inola ere bideragarria. Uste dut Maragallek badakiela bere proiektuari kutsu katalanista ematea ezinbestekoa dela Katalunian egun baino gehiago sustrai dadin; PSOEren aurrean PSCk bere eremu propioa markatzeko modua da", esan du.
Politika
EAko Irujo europarlamentario izango dela baieztatu du Carod-Rovirak; asteazkenean erabakiko dute zein formula erabili
EA Kataluniako ERCrekin eta Aragoiko CHArekin Herrien Europa izeneko koalizioan aurkeztu zen Europako hauteskundeetara. Koalizio horrek ordezkari bakarra lortu du Europako Legebiltzarrean, zerrendaburuari dagokiona (ERCko Bernat Joan Mari). Hala ere, Mikel Irujo EAren hautagaia (zerrendako bigarrena) Estrasburgon izango zela iragarri zuen joan den astean Begoña Errazti EAko lehendakariak. Gauza bera ziurtatu du gaur Josep Lluis Carod-Rovira ERCko idazkari nagusiak. Halaber, esan du asteazkenean erabiliko dutela zein formula erabili Irujo Europako Legebiltzarrean izan dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu