EA

EAn Araba ere, ildo kritikoaren esku

Iratxe Lopez de Aberasturi hautatu dute koordinatzaile. Antxon Belakortu zen ildo ofizialaren hautagaia. Gipuzkoan eta Nafarroan ildo kritikokoa da koordinatzailea; Ipar Euskal Herrian eta Bizkaian, ofizialekoa.

Antxon Belakortu eta Iratxe Lopez de Aberasturi, gaur, Laudion.
2017ko uztailaren 6a
09:24
Entzun

Iratxe Lopez de Aberasturiren taldean daude Pablo Isasi, Ruben Rico, Manolo Vigo, Estibaliz Ibañez de Gauna eta Isabel Zubizarreta.

Laudion egin dute Arabako afiliatuen batzarra, 19:00etatik aurrera. Lopez de Aberasturi eta Belakortu Gasteizko EH Bilduko zinegotziak dira.

Joan den hilaren hasieran egin zuen EAk kongresua, bi ildoek akordio politikoa lortu zuten, baina bakoitzak bere hautagaitza aurkeztu zuen zuzendaritzarako. Maiorga Ramirez ildo kritikoko hautagaiak 14 botogatik galdu zuen bozketa —Pello Urizar aukeratu zuten—, eta ildo ofizialeko hamabiak hautatu zituzten zuzendaritzarako. Baina harrezkero ildo kritikoa indartsu agertu da herrialdeetako batzarretan: Gipuzkoan Mikel Goenagak irabazi zuen, Nafarroan Miren Aranoa aukeratu zuten berriro —ildo ofizialak ez zuen hautagairik aurkeztu— eta orain Araban, kongresu aurretik ildo kritikoaren eledun izan zen Lopez de Aberasturi aukeratu dute. Hirurak, koordinatzaile direla eta, EAko zuzendaritza nagusian sartuko dira.

Ipar Euskal Herrrian eta Bizkaian ditu ildo ofizialak koordinatzaileak: hurrenez hurren, Miren Urreiztieta –ez zen beste hautagairik izan– eta Iker Rahona. Biak ere, zuzendaritzako kide izango dira.

EAko zuzendaritzan Gazte Abertzaleetako, eta Udalbiltzako eta beste instituzio nagusietako EAko ordezkariak ere badaude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.