DROGAK

EAren Bilboko Alkartetxe bateko taberna itxi egin dute, kokaina saltzea egotzita

Maizterra atxilotu egin du udaltzaingoak. EAk adierazi du ez duela inolako loturarik auziarekin.

2012ko uztailaren 2a
18:32
Entzun

EAk Bilboko Juan Ajuriagerra kalean duen Alkartetxeko taberna itxi egin dute udaltzainek, kokaina trafikoa leporatuta. Bertako arduraduna —M.L.L. 39 urteko emakumea—, atxilotu egin dute, gainera. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, "oso purutasun altuko" kokaina saltzen zuen. Ohiko bezeroak zituen, eta horiek "neurriz kanpoko" diru kopuruak ordaintzen zituzten drogagatik. 

EAk erantzukizun oro saihestu nahi izan du ohar baten bidez. Azpimarratu du emakumea lokalaren maizterra dela eta ez duela beste inolako loturarik alderdiarekin. Gainera, hari leporatzen dizkioten delituak egia balira, kasua justizia bidean jarriko duela erantsi du. Udaltzaingoarekin elkarlanean aritzeko borondatea erakutsi du, "auzia lehenbailehen konpon dadin". 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.