Eusko Alkartasuna

EAren Kongresuan sozialdemokrazia indartzea nahi du Errazti presidenteak

Kongresua egingo du datorren asteburuan EA Eusko Alkastasuna alderdiak, eta batzar horretan "ezaugarri sozialdemokratei daukaten garrantzia" ematea nahi du Begoña Errazti alderdiko presidenteak. Nolanahi ere, kongresu "lasaia" espero duela adierazi du Erraztik Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.

2003ko azaroaren 15a
15:38
Entzun
EAren baitan "eztabaida sakona" dagoela esan du Erraztik, "euskal gizarteari egin behar dizkiogun ekarpenei buruz eta etorkizun hurbilaren inguruan". Dena dela, orai arteaurkeztu diren zuzenketak aintzat hartuta, EAko zuzendaritzak Kongresurako onartu duen ponentzia politikoari buruz ez dela eztabaida handirik izango aurreratu du EAko presidenteak, eta, beraz, batzar "lasaia" espero duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.