EAren ustez, ETAk indarkeria behin betiko uztea beste aukerarik ez du

Agirrezabalak adierazi du egun Euskal Herriko eragile politiko guztiak bide baketsu eta zibilen alde daudela

Erredakzioa
Bilbo
2010eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Eusko Alkartasuneko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalak uste du ETAk indarkeria behin betiko uzteko eskariari kasu egitea beste aukerarik ez duela. «Euskal Herrian hasi den aro politiko berrian ez dago alderdirik ETAri babesik ematen dionik, eta eragile politiko denak bide baketsu, demokratikoen eta zibilen alde lan egiteko prest daude», azaldu du. Hori horrela, indarkeria eteteko eskatuz hainbat tokitatik egin zaizkion deiak kontuan hartu beste aukerarik ez du erakunde armatuak, haren irudiko: «Bruselako Adierazpenak, Gernikako Akordioak eta euskal gizarteak osotasunean eskatu dio indarkeria uzteko». Hala esan du ETBn egin dioten elkarrizketan.

Agirrezabala «oso pozik» dago bide politiko eta baketsuen alde bere alderdiak egindako lanaren emaitzekin.

Bestalde, ezker abertzalea hauteskundeetan marka propioarekin aurkezten ahaleginduko dela esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.