EAJk EB-Berdeei bi legebiltzarkide utziko balizkio, horien beren taldea osatzeko moduan izango lirateke, eta Aralar bakarrik geratuko litzateke talde mistoan, horrek dakartzan onura guztiekin. EAk oraindik ez dauka argi hori egitearen alde dauden edo ez, eta datorren astean erabakiko dute.
Nolanahi ere, ez dago argi hori egiterik dagoen, legebiltzarreko arautegiaren arabera.
eusko legebiltzarraren osaketa
EAren ustez "zaila" da EB-Berdeek Legebiltzarrean beren taldea izatea
EAko Idazkari nagusi Unai Ziarretak esan duenez, beraiek "zaila" ikusten dute EB-Berdeek Eusko Legebiltzarrean beren taldea izatea. Izan ere, horretarako EAJk bere bi legebiltzarkide utzi behar dizkio EBri, eta EAk ez dago seguru Legebiltzarreko arautegiak hori egiten uzte ote duen. Gainera, EAk oraindik ez du erabaki legebiltzarkideak uztearen alde azaldu edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu