2010ean atxilotu zuten Eñaut Aramendi urruñarra, ETAko kide bat aterpetzeaz leporaturik, eta urte bateko kartzela zigorra bete zuen, epaiketaren aiduru. Asteazken honetan konfirmatu da haren kontra hartu zen erabaki judiziala, lau urteko kartzela zigorra alegia, horietarik biga gibelapenarekin.
Atxiloketan bere defentsa eskubidea urratu zitzaiola onartu zuen garaian justiziak, baina 2011an behin-behineko urte bateko zigorra bete zuen kartzelan. Ondorioz, aste honetan konfirmatu zaion zigorra epaile batek zehaztuko dio zuzen nola bete beharko duen, Xantiana Cachenaut bere abokatuaren arabera “bi urteko zigorra arte ez baita presondegiratze automatikorik”.