EB-Berdeen ustez badaude Espainiako Gobernuak ETArekin hitz egiteko "behar diren baldintzak"

EB-Berdeetako Koordinatzaile nagusi Javier Madrazok azaldu duenez, beraien iritzian Espainiako Gobernuak ETArekin hitz egiteko "behar diren baldintzak" badaude dagoeneko. ETArekin izan beharreko elkarrizketekin “paraleloki”, “bazterketarik gabeko” alderdien mahai sortzeko eskatu dio Madrazok Espainiako Gobernuari.

2005eko maiatzaren 18a
18:06
Entzun
Atzo Espainiako Kongresuan onartu zen ebazpenean jartzen ziren baldintzak betetzen dira EB-Berdeen ustez, ETAk ia bi urte baitaramatza inor hil gabe, etagainera, haien iritzian “Batasunak Anoetan egin zuen proposamena Ajuria Eneak esaten zuen gauza bera da”. Beraz, ETArekin hitz egiteaz gain, “bazterketarik gabeko” elkarrizketa mahaia osatzeko eskatu dio Zapaterori Madrazok.

Bere iritzian, aurreko Espainiako Gobernuek ETArekin izan dituzten elkarrizketek aurrera ez egiteko arrazoia zera da: “akordiorako benetako borondaterik eza”, eta horren erakusle da, saio horietan alderdien elkarrizketa mahairik ez egotea.

Espainiako Gobernuari ohartarazi dio, “ekintza konkretuek” bake prozesua bultzatzen dutela, eta adibide gisa jarri dio, Euskal Presoak Euskal Herrira hurbiltzea.

Prozesua abiatzeko, ETAk “indarkeria utzi” behar duela eta Espainiako Gobernuak Alderdien Legea baliogabetu behar duela dio. Era berean, PPri arduraz jokatzeko eskatu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.