EB-IU VI. Asanblearen atarian

EB-IUko sektore ofizialak baztertu egin du kritikoekin adostasuna lortzeko aukera

Bihar VI. Asanblea hasi aitzin PCE-EKPren inguruan eratu den sektore kritikoarekin adostasuna lortzeko aukera ia erabat baztertuta dauka EB-IUko sektore ofizialak. Ondorioz, Javier Madrazo koordinatzaile nagusiak (sektore ofizialeko buruak) segurutzat jo du beren zerrendaz gain hautagaitza kritikoa ere aurkeztuko dela. Hala ere, militanteen %60ren inguruko babesarekin berriz koordinatzaile nagusi aukeratuko dutela espero du Madrazok.

2004ko uztailaren 2a
13:33
Entzun
EB-IUko koordintzaile nagusiak gaur aurkeztu du VI. Asanblea, eta zuzendaritzarako hautagaitza bat baino gehiago aurkeztea "albiste ona" litzatekeela adierazi du, "pluraltasuna eta dinamismoa islatzen baitu".

Ildo horretatik, berak ordezkatzen duen sektore ofizialak eta PCE-EPKren inguruan eratutako sektore kritikoak "giltzarri" diren hainbat gairi buruz oso jarrera diferenteak dituztela onartu du Madrazok, besteak beste, EAJrekin eta EArekin batera Jaurlaritzan parte hartzeari buruz eta EB-IU alderdi subirano eta independente gisa eratu eta gero IUrekin federatzeko proposamenaren inguruan.

Hain zuzen ere, horixe da EB-IUko militanteek bihar hasiko den biltzarrean hartu beharko duten erabaki handienetako bat: erakunde independente gisa antolatzea, eta, IUrekin federazio harremana izatea. Proposamena onartuko balitz, EB-IU barik, aurrerantzean EB-Berdeak izena hartuko luke alderdiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.