Presoak

Ebakuntza egiteko erietxean izan den denbora guztian lotuta eduki dute Mertxe Txibite presoa

Obariotik kiste bat kentzeko ebakuntza egin diote Frantzian, Fleuryko espetxean, preso daukaten Mertxe Txibite euskal herritarrari, eta Askatasunak salatu duenez, erietxean izan den epean oso tratu eskasa jaso du. Hain zuzen ere, ospitalean izan den denbora guztian eskuak oheburura lotuta eduki dutela agertu du Askatasunak.

2005eko martxoaren 26a
15:35
Entzun
Halaber, erietxean egin duen epealdi guztian logelako atea irekita eduki dutela salatu du Askatasunak, eta, ondorioz, zaratagatik-eta, presoak ez zuela lorik egiteko modurik izan. Gainera, korridorean pasatzen zen jende guztiak bistan zuen ebakuntzatik suspertzen ari zen emakumezkoa, oheburura lotuta.

Ebakuntza gelan ere lotua eduki zuten, nahiz eta erabateko anestesia ezarri. Martxoaren 16an egin zioten ebakuntza, eta 17an eraman zuten berriro kartzelara. Askatasunaren arabera, gorputz osoa —bereziki lepoa eta bizkarra— minduta ditu Txibitek, erietxean lotuta izan den denboran oso jarrera behartuan egon delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.