Ebasten ari zen gizon bat larri, elektrokutatu ostean
BILBO. Larri zauritu zen gizon bat igande gauean, Elorrion (Bizkaia), lapurretan ari zela elektrokutatu ostean. Enpresa bateko kableak osten ari zela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, eta orduan izan zuela ezbeharra. Gurutzetako ospitalean (Barakaldo) erredurak artatzeko duten unitatean dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu