Ebazpena, lau hizkuntzatan eta hiru egunetan

2011ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Kofi Annanek, Gro Harlem Brundtlandek, Bertie Ahernek, Pierre Joxek, Gerry Adamsek eta Jonathan Powellek sinatutako ebazpena ingelesez irakurri zuen Ahernek, Bakearen Etxeko zelaietan. Bat-bateko itzulpena egin zuten euskaraz eta gaztelaniaz, eta lau hizkuntzatan zabaldu zuten antolatzaileek, ordena honetan: ingelesez, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Lau bertsio horietatik bi bakarrik daude, ordea, atzoko egunarekin. Ingelesezko eta frantsesezko bertsioak 2011ko urriaren 17an daude datatuta, ez ordea euskarazkoa eta gaztelaniazkoa. Bi horiek datorren urtean datatuta daude, hau da 2012an, eta gainera, euskarazkoa urrian beharrean, azaroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.