EAE-ANVren aurka hartuko dituzten "neurrienmultzo osoa" aztertuko du gaur EBBk, EAJren zuzendaritzak. Nolanahi ere, jeltzaleek har dezaketen jarreraren lerro nagusiak larunbatean aurrertu zituen Iñigo Urkullu EBBko presidenteak.
Hala, EAE-ANVk ordezkariak dituen instituzioetan haien dimisioa eskatzeko ekimenak "berehala" jarriko dituzte abian: hautetsien dimisioa eskatzeko mozioak aurkeztuko ditu lehenik, eta horrek «fruiturik» izango ez balu, zentsura mozioak aurkezteko prest legoke alderdi jeltzalea. Urkulluk hurrengo astetik aurrera biltzeko deia egin die beste alderdiei, «egin beharreko urratsen inguruan gogoeta sakona egiteko eta beharrezko ekimen instituzionalak bultzatzeko». EAJk ETAren azken komunikatua gaitzesteko eskatu zion EAE-ANVri, eta alderdi jeltzaleak jarri zion baldintza bete ez duenez, alkatetzak kentzeko bidea hartuko du. Mailaz mailako planteamendua eskaini du, «pilota EAE-ANVren teilatuan jartzeko».
Hala ere, afera honetan itsu ez jokatzeko ohartarazi zuen. «Ezin dugu erraietatik bat-batean ateratzen zaigunaren arabera jokatu, instituzioen gobernabideari begira urrats horien ondorioak argi eduki gabe, batez ere herrietako eguneroko elkarbizitzari begira». Urkulluren esanetan, «mozio eraikitzaile bat aurkeztu behar da, gobernu alternatiba batekin».
ANVren inguruan hartu beharreko jarrera ez ezik, Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko buru eta Espainiako gobernuburu izateko hautagaiaren inbestidura saioan zer egingo duten ere erabakiko du gaur EBBk. Aurreratu dutenez, "oso zaila" ikusten dute Zapateroren alde bozkatzea.
Politika
EBBk gaur aztertuko du ANVren kontra hartuko duen "neurri multzoa"
Iñigo Urkullu jeltzaleen presidenteak larunbatean aurreratu zuen lehenik EAE-ANVko hautetsien dimisioa eskatzen duten mozioak aurkeztuko dituztela; fruiturik emango ez balute, zentsura mozioak aurkezteko prest dago EAJ. ANVren inguruko auzia ez ezik, Zapateroren inbestidura saioan zer egin erabakiko du gaur EBBk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu