Zuzendaritza berritzeko eta datozen urteetako norabide politikoa zehazteko prozesu politikoa abian da EAJn. Hain zuzen ere, etorkizuneko ildo politikoa erabakitzea da prozesu horren ardatz nagusia, eta horren euskarri izango den txosten politikoa hitzartu nahian dabiltza EAJko bi sektore nagusietako burukideak. EBBk atzo egin zuen opor ondorengo lehen bilera, eta txostenaren oinarriak aztertzea izan zuten lehentasunezko lanetako bat. Iñigo Urkullu EAJko bozeramaileak gaur iragarri du hamar egun barru prest egongodela txosten politiko hori, eta bi sektoreek hitzartutakoa izango dela iradoki du.
Ildo horretatik, EAJren barruan iritzi desberdinak daudela onartu du Urkulluk Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, baina ildo nagusietan ados daudela nabarmendu du.
Herri galdeketaren inguruan Imazek eta Egibarrek agertutako tesiak bateragarriak direla agertu du, eta EAJk eztabaida hori gainditu egingo duela. "Egia da egoera politikoak aldatu egiten direla, eta testinguruak argi izpi batzuk ematen dizkigula momento oro. Zentzu horretan, uste dut eztabaida gaidtu egingo dugula, EAJk galdeketaren apostua betidanik egin duela, eta euskal gizarteak galdeketa bitartez eman behar diola amaiera gatazka politikoari azpimarratuz".
Politika
EBBk hamar egun barru txosten politikoa prest izango duela esan du Urkulluk
Txosten horrek zehaztuko du jeltzaleen etorkizuneko ildo politikoa, eta hura hitzartu nahian dabiltza EAJko bi sektoreak. Opor ondorengo lehen bilera egin zuen atzo EBBk, eta txosten politikoaren oinarriak aztertu zituzten. Hamar egun barru prest egongo dela adierazi du gaur Iñigo Urkullu bozeramaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu