Osasuna

"Ebidentzia zientifikorik" ez duten terapiak baztertzeko plan bat aurkeztu du Madrilek

Unibertsitateetan eta osasun zentroetan guztiz saihestu behar direla esan du, gainerakoan horien "erabilera terapeutikoaren" gaineko ideia indartzen delako

Belladona landarean oinarritutako hainbat produktu homeopatiko. EFE
arantxa iraola
2018ko azaroaren 14a
13:08
Entzun

Pseudoterapien aurrean osasuna babesteko plana deitu duten agiria aurkezteko elkartu dira gaur Madrilen Espainiako Osasun ministro Maria Luisa Carcedo eta Zientzia ministro Pedro Duque. Pedro Sanchen gobernuak adierazia du lehendik "ebidentzia zientifikoan" oinarritu gabeko tratamenduen aurka egiteko gogoa; kolokan dago, esaterako, egun botiketan saltzen diren hainbat produktu homeopatikoren geroa.

Plan honen helburuetako bat izango da terapia orori eskatzea irizpide zientifikoen araberako betebeharrak, gainerakoan baztertu egingo dira.Ildo horretan "iruzurretan" oinarritutako iragarkiak baztertu egingo dira; behar diren lege aldaketak egingo dira horretarako. Horiek horrela, osasun zentroetan eta unibertsitateetan guztiz alboratu nahi dira praktika horiek eta horietan oinarritutako ikasketak.

Plan honetan ezarritako irizpide nagusiak denborarekin osatzen joan daitezkeela esan dute gobernuko arduradunek. "Ekarpenak egin dakizkioke".

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.